“Kartzelako igerilekuan aterako dituzte argazkiak, jendeak primeran bizi direla pentsatuko du”

Langraizeko kartzela, Norte I, bihar inauguratuko dute. Cesar Manzanos Salhaketa-ko bozeramaileak argi du: “Propagandak kartzelaren itxura birtuala emango du. Ikusiko dugu urtebete barru hildakoak zenbatzen hasten garenean”. “Euskadi entra en la era de cárceles de última generación con el nuevo penal de Nanclares”, idatzita dago bulego-mahaiko paper piloen artetik nabarmenetzen den artikulu inprimatuaren izenburuan. Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate eskolan irakasten du Cesar Manzanos Salhaketa-ko bozeramaileak. Hamabost minuturen ostean, desatseginez, “hori da haien propaganda” salatzen du orri hori hatz artean helduz.

LEER ARTICULO COMPLETO