nav-left cat-right
cat-right

15 urteko mutil bat hil da Ilundaingo adingabe zentroan

15 urteko mutil bat hil da Ilundaingo adingabe zentroan

15 urteko gaztetxo batek bere buruaz beste egin du Ilundaingo adingabe zentroan, Arangurenen, Nafarroan. Ekain bukaeran hil zen, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika Departamentuko iturriek BERRIAri baieztatu diotenez. Iturri horien arabera, “portaera arazoak” zeuzkan gaztetxoak, eta gelan zeukaten, zigortuta. Zehaztu dute zaintzapean zegoela, aldiro-aldiro joaten zitzaizkiola gelara. Hala ere, bere burua hil zuen gazteak. “Bi minutuko kontua izan zen”, esan du gobernuak. “Zorte txarra pilatu zen”. Ez dute zehaztu zergatik zegoen gaztetxoa zentro horretan. “Arazoak zeuzkan, arazo handiak”.

Orain lau urte ere beste gazte bat hil zen zentro horretan bertan. 17 urte zeuzkan, eta bere burua hil zuen hark ere. Amnesty International elkarteak kontuak eskatu zizkion zentroa kudeatzen duen fundazioari, eta salatu zuen “praxis okerra” erabili zuela kasu hartan. Fundazioak ukatu egin zuen hori, eta ziurtatu zuen “protokolo guztiak” bete zituela.

 

Iturria: BERRIA