PRESO GAIXOAK KALERA!/ ¡PRESXS ENFERMXS A LA CALLE!

Orain dela urte eta 3 hilabete, Gasteizko Udaletxeak arrazoi humanitarioak zirela eta, gaixotasun larriak dituzten bi presoren askatasuna eskatzen zuen mozioa onartu zuen. Gasteizko jendarteko pertsona esanguratsu desberdinek bultzatu zuten adierazpen hura, Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Ramón Lopez de Abetxukoren askatasuna eskatuz. Orain dela hilabete batzuk, Gotzonek espetxea atzean utzi zuen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 dotrina baliogabetu zuelako.

Baina gaur gaurkoz, gure auzokide den José Ramón López de Abetxukok larriki gaixo jarraitzen du espetxean preso. López de Abetxukori “brakikardia sintomatikoa” diagnostikatu zioten 2009. urtean. Beranduago, 2011an, “kateterismo” bat egiteko berriro ospitaleratu zuten eta tratamendu gisa “bihotzeko erauzketa” jarri zitzaioan erritmo kardiakoak kontrolatu ahal izateko. Bigarren mailako diagnostiko bezala “prostatako adenoma” ere jasaten du.

Gaixotasun larriak dituzten preso desberdinen egoera kezkagarria dela jakinik, eta gure hiriko bizi laguna den Lopez de Abetxuko haietako bat izanik, mozio berri bat bultzatzeko ekimena martxan jarri dugu. 2012ko Abenduaren 28an onartu zenaren termino berdinetan aurkeztuko zen honako adierazpena, Jose Ramón Lopez de Abetxukoren berehalako askatasuna eskatzen delarik eta halaber, hori ahalbidetzen den bitartean gertuko espetxe batera hurbiltzea eskatuz. Izan ere, gasteiztar hau legearen kontra mantentzen dute preso, giza duintasunaren eskubide oro urratuz, bere integritate físiko eta moralaren aurka jokatuz eta gizagabeko tratua emanez.

Ezinbesteko deritzogu honako mozioa gasteiztar jendartearen babespean joatea instituzioetara, horretarako Maiatza eta Ekaineko hilabeteetan zehar herritarren sinadura bilketa jarriko dugu abian (liburuxka zuriak). Bestalde eta modu berezian landu nahi dugularik, osasun arloko langileen artean sinadura bilketa berezia burutuko dugu (liburuxka berdeak). Ekimen honekin herritar oro gure eskariekin bat egiteko aukera izatea bilatzen dugu.

Dinamika honetan laguntzen ari diren eragile sozial sindikal eta polítiko guztiei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko genuke. Bukatzeko, AZKENENGO OSTIRALERO Santiagoko ospitalean 13:00tan burutzen den elkarretaratzera gonbidatu nahi zaitugu eta egun berdinetan, Europako gizartetxetik Andra Mari Zuriko enparantzara 19:30tan burutzen den giza katean parte hartzeko aukera duzula gogorarazten dizuegu. Bi deialdiak, Jose Ramon Lopez de Abetxuko gasteiztarraren askatasuna aldarrikatzeko burutzen dira.

Esker mila zure arretagatik

 

Honako lekuetan aurki ditzakezu sinadurak jasotzeko liburuxkak:

SALHAKETA-ARABA

C/ FLORIDA 37, 2.ºA

_____________________________

Hace una año y tres meses el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz aprobaba una moción que solicitaba por causas humanitarias la excarcelación de dos presos gravemente enfermos. La moción fue promovida por un nutrido grupo de personas de diferentes ámbitos de la sociedad gasteiztarra y reclamaba la puesta en libertad de nuestros vecinos Gotzone López de Luzuriaga y José Ramón López de Abetxuko. Hace unos meses Gotzone abandono la prisión tras la anulación de la doctrina 197/2006 por el Tribunal Europeo de Derechos Humanos de Estrasburgo.

Sin embargo, nuestro vecino José Ramón López de Abetxuko continúa gravemente enfermo y en prisión. López de Abetxuko padece una “braquicardia sintomática” que fue diagnosticada en el año 2009. Posteriormente en el año 2011 fue ingresado nuevamente para realizarle un “cateterismo” y se le puso el procedimiento de la “ablación en el corazón” a modo de tratamiento, para así controlar el ritmo cardiaco. Como diagnóstico secundario padece un “adenoma en la próstata”.

Dada la gravedad de la situación que padecen las personas presas vascas con enfermedades graves y tomando en consideración que el gasteiztarra López de Abetxuko se encuentran en dicha situación, hemos puesto en marcha una iniciativa para promover de nuevo una moción, que en los mismos términos que la aprobada el 28 de diciembre del 2012, solicita la puesta en libertad de nuestro vecino gravemente enfermo José Ramón López de Abetxuko y así mismo, que mientras se posibilite su liberación sea trasladado a una prisión cercana. Este gasteiztarra permanece en prisión a pesar de padecer una enfermedad grave, aún en contra de la propia legislación y del derecho humano a la dignidad de la persona, así como a la integridad física y moral, y a no ser sometido a un trato inhumano ni denigrante.

Nos parece importante que dicha moción vaya avalada por una mayoría de la sociedad gasteiztarra, por lo que en los meses de mayo y junio realizaremos un trabajo de recogida de firmas entre la ciudadanía (librillos blancos), y muy especialmente entre las y los trabajadores del sector de la sanidad (librillos verdes), para que todas las personas que lo deseen puedan mostrar su apoyo.

Agradecemos la colaboración que nos están prestando diferentes organismos sociales, partidos políticos, sindicatos, etc. en esta dinámica. Además os animamos a participar todos los ÚLTIMOS VIERNES DE MES en la concentración que se realiza delante del Hospital Santiago a las 13´00h así como en la columna que sale desde el CC Europa hasta la Virgen Blanca a las 19´30h,. Ambas movilizaciones para reivindicar la puesta en libertad de nuestro vecino José Ramón López de Abetxuko y de todos los presos vascos que padecen enfermedades graves.

Muchas gracias.

 

Os informamos de donde podéis encontrar los librillos de recogida de firmas:

SALHAKETA-ARABA

C/ FLORIDA 37, 2.º A

abetxuko_askatu