nav-left cat-right
cat-right

Prozesuan alde pertsonatu bezala, SalHaketari eskatu egin zaio

Prozesuan alde pertsonatu bezala, SalHaketari eskatu egin  zaio

Prozesuan alde pertsonatu bezala, SalHaketari eskatu egin  zaio M.M.A.-k, Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohiak, bere zaintzapean zeuden bi emakume presoei izaera sexualeko proposamenak egiteagatik 2 urteko espetxe zigorra (betetzen ari ez dituena) eta  gaieztapenezko 12ra kondenatua izan eta errudun deklaratu izateagatik, aurkeztutako indultu eskaeraren aurrean posizionatzea. Hasieratik INDULTU HONEN EMATEAREN AURREAN GURE ERABATEKO ERREFUSA Jarrera hau, indultuak administrazioaren tresna bezala, aitorpen funtzio bat eduki behar du non zigorraren betearazpenak, ez-betearazpenak baino kalte pertsonal nahiz sozial handiagoa eragiten duenaren gure uste sendoan oinarriturik hartzen dugu. Ulertzen dugu gainera, indultuak alderdi pedagogiko indartsu bat duela, gizarteari egoera zehatzen eta kasuistika pertsonalen ulerkortasuna erakusteko. Honelako ezer ez da gertatzen M.M.A.-ren kasuan, zeinak eginak ez onartzeaz gain, ez die barkamena eskatu biktimei ezta konpromiso publikorik hartu kondenatua izan zeneko ekintzak ez errepikatzeko ere. Gainera pertsona hau presondegian inoiz ez denez sartu, indultua bere espetxe-funtzionari lanpostura berreransteko eskatzen ari da. Ezin dugu egoera hau onartu, emakume presoen zaindari moduan jardun denean onartezinezko jarrera matxistak eta boterearen abusua mantentzeko bere karguaz abusatu duelako, frogatuta izan delako. Ezin dugu sekula onartu horrelako egoerarik, MMA espetxe-funtzionari gisa berriz ere ez jardutea hau bermatzeko modu bakarra delarik.
Pertsona presoen eta bere eskubideen defentsan lan egiten duten Elkarte bezala, indultuaren kontzeptua defendatzen dugu, horregatik M.M.A. bezalako pertsonei ematea, beste kasu bortitzagoetan eta zuzentasunekoetan egiten ez denean, indultu irudia beraren kontrako atentatua dela pentsatzen dugu. Modu berean, guzti hau alderatze bidegabea iruditzen zaigu, publikoki salatu eta gizarte gisa onartu ezin duguna.

Gasteizen, 2013ko otsailaren 4an

SalHaketa Bizkaia                          SalHaketa Nafarroa                    SalHaketa Araba