Salhaketa

Errepresioaren aurkako gidaren aurkezpena – Presentación de la guia antirepresiva (Gasteiz)

21. urtarrila 2016 admin_salaketa

2015ean zehar, Herritarren kriminalizazioaren kontrako plataformak argi azaldu du zenbait lege-aldaketaren aurkako bere kontrako jarrera; hain zuzen ere, gogor salatu ditu Kode Penala berritzeko erreformak eta Herritarren Segurtasunerako Lege berria (“Mozal legeak”), eta behin eta berriro mugitu dira lege horiek indarrean sar ez zitezen.

Orain, behin lege-aldaketa horiek indarrean sartu direla, tresna bat eskaini nahi izan zaie herritarrei lege horiek hobeto ezagutzeko eta beren buruak babestu ahal izateko, haien eskubide zibil eta politikoen jardunean. Aurretik ezagunak ziren beste zenbait gidaliburu oinarri, moldatu eta eguneratu ditugu lege hauen azken erreformei erantzuteko: Kode Penala (LO 1/2015), Herritarren Segurtasunerako Legea (LO 4/2015) eta Prozedura Kriminalaren Legea (LO 13/2015). Hartara, pertsona guztiak beren eskubideak zein diren jakitea erraztu eta indarrean dagoen legedia errazago ulertzeko tresna eskaini nahi izan dugu gidaliburu honen bidez.

Legean egin diren aldaketak zerrendatzeaz gai, gidaliburu honetan hausnarketa egiten da: gure eskubideak nola baliatu, errepresioa sufritzen duten pertsonen autobabesarako kontuan izan beharrekoak, errekurtsoak eta denuntziak jartzeko ereduak proposatu ditugu, zenbait egoera ezohikoren inguruan sakontzen dugu, hala nola okupazioa, atzerritarren atxiloketak, gizarte bazterkeria egoeran dauden taldeen gain legeen erreformak nola eragingo dien, etab. Horiez gain, zenbait gomendio proposatzen ditugu atxiloketa baten aurrean gaudenerako; izan ere, gure abiapuntua da egoera bizi duten pertsonek ahalik eta informazio gehiena izan behar dutela, nola jokatu erabakitzeko.

Lanaren helburua izan da, beraz, mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen zein beste edozein herritarren zalantzak argitzea.

Gidaliburu hau elkarlanaren emaitza da; hain zuzen ere, zenbait abokatuk psikologo batek eta gizarte-hezitzaile batek landu dute elkarlanean. Gidaren bidez gaur egun bizi dugun egoeraren aurrean gizarteak behar duen autodefentsa legal eta norberaren babesaren beharrei erantzun ahal izateko landu da.

PLATAFORMA CONTRA LA CRIMINALIZACIÓN SOCIAL / HERRITARREN KRIMINALIZAZIOAREN AURKAKO PLATAFORMA
INTEGRANTES/ERAGILEAK:
Asociación de Trabajadoras del Hogar, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Berri-Otxoak, ELEAK, Ernai, Fundación Paz y Solidaridad, Greenpeace Euskadi, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, m15m, Mugitu!, Mujeres del Mundo – Babel, Plataforma de sin papeles Mbolo Moy Doole, Sagarrak, SalHaketa Bizkaia, Sare Antifaxista, Tosu Betirako.

Gidaliburua deskargatzeko: http://antirrepresiva.info/
Arazo batzuk tarteko, gidaren euskarazko bertsioaren argitaratzea atzeratu egin da.