nav-left cat-right
cat-right

Etxerat-en 2014ko urtekaria/ Anuario 2014 de Etxerat

Etxerat-en 2014ko urtekaria/ Anuario 2014 de Etxerat

(abajo en castellano)

Urte ankerra izan da atzean utziko dugun 2014a. Sarekada eta preso berriekin hasi zen urtea, beltzez tintatu zen Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotzarekin. Etxetik, Euskal Herritik 1200 kilometrotara hil zen gaztea; autobus bat edo kutxazain bat erretzeagatik, 13 urteko kondena, kondena erabat astronomikoa zuen gaztea. Kalean behar lukeen eta Andaluzian joan zitzaigun gaztea.

Arkaitz Bellonek tratu txarrak eta jipoiak pairatu zituen Algeciras, Puerto I eta Sevilla espetxeetan. Bere heriotza “heriotz natural” gisa definitua izan zen eta, agian, naturala da, bai. Ezer naturalagorik baino hiltzea pertsona fisikoki eta psikologikoki suntsitzea helburu duen espetxe politika baten menpe zaudenean. Arkaitz-i gertatutakoa, sufrimendua sortzea helburu duen espetxe politikaren ondorio zuzena da. Fisikoki hil zuten Arkaitz baina, psikologikoki presoak ahultzeko isolamendu basatia da Espainiako erreinuak eta Frantziako errepublikak erabiltzen duten tresna. Presoa, asteak eta asteak beste inor ikusi gabe izatea egon daitekeen kastigurik krudelenetakoa da; eta horrela izan dituzte, besteak beste, Jon Enparantza edo Arantza Zulueta abokatuak. Ia egun osoa ziegan, patioan apenas ordu batzuk eta beste inorekin kontakturik izan gabe.

10 istripu zenbatu behar izan ditugu 2014 urtean. Hilabeteak pasa ahala, kopurua nola handitzen zen ikusi behar izan dugu. Eta istripu hauen aurrean, erantzukizun politikoa duten istripu hauen aurrean, alderdi politikoek ez dute eskatu behar zaien maila politikoa erakutsi. Giza Eskubideak urratzen zaizkigulako gertatu dira istripu hauek. Non daude, istripu hauen aurrean, alderdi politikoen hitzak? Non daude dispertsioak eragindako istripu eta zaurituen aurrean alderdi politikoen ekintzak? Istripu hauek ez dira kasualitatea; kausalitatea baizik. Dispertsio politikak, 2014an 36 egunetik behin istripu bat eragin du. Arduraz jokatzea, hitzak eta ekintzak exijitzen dizkiegu alderdiei. Baina ez hori bakarrik, senide izatea gutxi balitz, errepidetara kondenatuak egotea gutxi balitz, gure aurkako jazarpena pairatu behar izan dugu. Indar polizialen kontrol, mehatxu eta jarraipenetara.

Egun, 463 euskal preso politiko daude Espainia, Frantzia, Inglaterra, Portugal eta Alemaniako espetxeetan. Espanian, 356 preso daude 44 espetxeetan barreiatuta. 98 dira Frantziako 28 espetxeetan barreiatuta daudenak. Euskal preso politikoen % 42a 800 eta 1100 kilometroen artean dago dispertsatua. 194 pertsona guztira. Hau da euren senide eta lagunek 800 kilometro baino gehiago egin behar dituzte maite duten pertsona bisitatu ahal izateko. Bigarren multzoan, 790 kilometroen artean dispertsatua daudenen multzoan, euskal preso politikoen %37a dago, hau da, 168 preso guztira.

Bederatzi preso dira; larriki eri egon arren, hau da, gaixotasun sendaezinak pairatu arren, espetxean mantentzen dituztenak. Non daude euren Giza Eskubideak? Krudela, gupidagabekoa da larriki eri dauden preso hauekin daramaten espetxe politika. Horregatik, Frantziak Ibon Fernandez Iradi-ren kasua hartutako erabaki zinikoa salatu beharra daukagu. Esklerosi anizkoitza duen preso baten hirugarren azterketa bat eskatu eta, bitartean, preso mantendu? Osasun Eskubidearen kontrakoa berriz ere. Basakeria ere Espainiak, HIESA C estadioan duen Ibon Iparragirre bat berriz espetxeratu izana –baita dispertsatu ere- edota Txus Martin eta Aitzol Gogortzaren kasuak; ankerkeria.

Baina egoera gehiago ozpintzeko, Frantzia eta Espainiak zurrumurruak areagotu dituzte gainera. Orain, Frantzian kondena betetzen ari diren presoak espainiaratzeko ituna sinatu dutela dirudi; Europako akordio bat baliatuz, presoak espainiaratu eta akordio horretako izpirituari tranpa egiteko. TRANPA. Akordio horrek presoak euren hizkuntza, kultura eta gizartera gerturatzea du helburu baina, zein da espainiaren asmoa presoak espaianaratzearekin? Geruratzea eta dispertsioarekin amaitzea ala euskal preso politikoak Afrikara bidaltzea, Algecirasera, adibidez? Frantziako Justizia Ministroak, Taubira andereñoak, Giza Eskubideen urraketa hau onartuko al du? Ala presoen iritzia errespetatzearen alde egingo du?

Aditua da Espainia tranpetan. Doktrinarekin Estrasburgoko Auzitegiak kondenatu egin behar izan zuen, oraingoan ere, Europako beste akordio bat ez betetzeko injenieritza juridikoetan ari da eta, gai honen aurrean ere, giza eskubideak eta Europako Akordio horren izpiritua errespetatzeko borondatea izango ote du?

Hauexek dira, besteak beste, 2013ko Nazioarteko Giza Eskubideen Egunetik, 2014 urteko Nazioarteko Giza Eskubideen Egunera jazo ditugun Giza Eskubideen urraketak. Umeen eskubideak urratu dira, aitatasun eta amatasun eskubidea urratu da, osasun eskubidea urratu da… Hauxe gure balantzea eta urraketa hauek dira hain zuzen Iñigo Urkullu Lehendakariari helaraziko dizkiogunak.

Giza Eskubideekiko Konpromisoa eskatzen dizkiegu eragileei. Giza Eskubide guztien urraketekin amaitzeko konpromisoa; Nazioarteko Giza Eskubideen Egunaren atarian.

Urtekaria irakurri

Iturria: Etxerat


 

Cerramos un año 2014 negro para los familiares y amigos de los presos políticos. El año comenzó con redadas pero fue en febrero cuando definitivamente las lágrimas marcaron lo que sería el devenir del año. Arkaitz Bellon, fallecía encarcelado a más de 1200 kilometros de su casa. En Andalucia, a pesar de que apenas le quedaban unos meses para purgar su pena; una condena astronómica, de 13 años, por quemar un autobus y un cajero; 13 años de cárcel. Un joven que debía estar en la calle y que falleció… en Andalucia.

Arkaitz sufrió palizas y malos tratos en las cárceles de Algeciras, Puerto I y Sevilla. Su muerte, fue definida como “natural” y quizá si; pudo ser natural porque ¿qué hay más natural que fallecer en un entorno diseñado expresamente para aniquilar a las personas física y psíquicamente? La muerte de Arkaitz es consecuencia de la actual política penitenciaria. A Arkaitz lo mataron físicamente pero, psicológicamente, las estratagemas que utilizan para quebrar a los presos son bestiales. Tan bestiales como recluir a una persona sola, sin contacto con ningún otro preso durante meses; sin posibilidad de ver tan siquiera la luz del sol. Como han hecho, por ejemplo, con Jon Enparantza o Arantza Zulueta.

En 2014 hemos contado también la friolera de… 10 accidentes de tráfico provocados por la dispersión. Según han avanzado los meses hemos visto como esa fatídica cifra… subía y subía. Y el siguiente fin de semana, nos teníamos que poner de nuevo en la carretera. Estos accidentes tienen responsables políticos. Pero ante estos accidentes, los partidos políticos y las instituciones no han estado a la altura. No han reaccionado. Eso a pesar de que suponen una vulneración de los derechos humanos; tanto de presos, como de familiares. ¿Dónde están las palabras de los partidos ante estos accidentes provocados por la dispersión? ¿Dónde las acciones para que no se produzca ni uno más? Accidentes que no son casualidad sino CAUSALIDAD. La política de dispersión ha provocado un accidente de tráfico cada 36 días de camino a las cárceles. Exigimos por ello, responsabilidad a los partidos. Palabras. Y hechos. Pero por si esta cruda realidad no fuera suficiente, en nuestros desplazamientos hemos sufrido seguimientos, controles y molestias por parte de las Fuerzas de Seguridad del Estado. ¿Hasta cuándo?

463 presos políticos están, a día de hoy, presos en cárceles de España, Francia, Inglaterra, Portugal y Alemania. En España hay 356 presos dispersados en 44 cárceles. En Francia son 98 los que cumplen condena, dispersados en 28 cárceles. Denunciamos una política de venganza con datos ya que el 42% de los presos están dispersados a entre 800 y 1100 kilómetros de sus localidades. El 42% a más de 800 kilómetros!! 194 en total. A entre 500 y 790 kilómetros de sus casas mantienen al 37% de los presos políticos. Viajes de dos mil kilómetros para nosotros; para los familiares y amigos. Mil kilómetros de ida… y mil kilómetros de vuelta.

Pero no sólo eso. Son nueve los presos que a pesar de estar gravemente enfermos, siguen en prisión. A pesar de que por derecho, por salud y por lógica deberían estar en casa… los mantienen presos en lo que supone otra medida de venganza. ¿Dónde está su derecho a la salud? Es el caso, por ejemplo, de Ibon Fernández Iradi que padece esclerosis múltiple pero, los jueces franceses, en vez de liberarlo, han pedido un tercer informe pero mientras, lo mantienen preso. Algo inusual que lo condena además a pasar 5 meses más en prisión. Otro ataque al derecho a la salud es el que están llevando a cabo con Ibon Iparragirre; encarcelado, de nuevo, a pesar de que padece varias enfermedades y SIDA en estadio C; el más avanzado. O el de Aitzol Gogorza…

Pero para avinagrar todavía más la situación, España y Francia han filtrado una noticia por la cual parece que están preparando el traslado masivo de presos políticos desde el estado francés al español. Valiéndose de un acuerdo marco europeo, España y Francia están urdiendo una trampa legal que atenta contra el espíritu de esa ley. Y es que Europa pretendía acercar a los presos a su entorno natural,a su cultura, a sus entorno social. Pero nada parece indicar que el estado español quiere usar este marco legal europeo para terminar de una vez por todas con la dispersión. La última trampa legal española puede acabar enviando a los presos políticos vascos a África; a Algeciras, por ejemplo. Otra trampa. Otra chapuza. Otra vulneración de ley y de derechos humanos. La Ministra francesa Taubira ¿permitirá que se vulneren así los derechos humanos? ¿O respetará, como dijo públicamente, la voluntad de los presos?

El estado español es muy hábil en lo que a trampas se refiere. Con la doctrina fue condenado por Estrasburgo y ahora, están de nuevo inmersos en ingenierías jurídicas para vulnerar un acuerdo marco europeo. ¿Apostarán por respetar, en este caso, los derechos humanos?

Estas son algunas de las vulneraciones registradas desde el Día Internacional de los Derechos Humanos del 2013 a Día Internacional de los Derechos Humanos del presente 2014 que recogemos en este informe. Este año se han vulnerado los derechos de los niños, se han vulnerado el derecho a familia, se ha vulnerado el derecho a la intimidad, el derecho a la salud…Y este es el informe que entregaremos al Lehendakari Iñigo Urkullu.

Y al albor del Día Internacional de los Derechos Humanos Etxerat quiere exigir a todos los agentes sociales y políticos un compromiso total, absoluto para que estas vulneraciones de derechos humanos no puedan producirse. Responsabilidad y compromiso.

Eskerrik asko.

 

Leer el anuario

 

Fuente: Etxerat