nav-left cat-right
cat-right

Maiatzean zehar espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena/ Informe que recoge los sucesos que se han dado en las cárceles y fuera de ellas en el mes de mayo

Maiatzean zehar espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena/ Informe que recoge los sucesos que se han dado en las cárceles y fuera de ellas en el mes de mayo
(abajo en castellano)
Maiatzeko hilabetekari honek, hil honetan espetxeetan eman diren gertakari nagusien berri ematen du, eta gertakari hauek aztertuta ikus daiteke egoera ez dela gehiegi aldatu. Espetxe politika honen bizi-baldintza gogorrez gain, zenbait funtzionariok gure senide euskal preso politikoekin espetxeetan dituzten jarrerak ere benetan latzak izaten dira; tentsio uneak, probokazioak eta mehatxuak ugariak direlarik. Eta jarrera hauek jada nahikoa urratuak diren eskubideak urratzen jarraitzeko aukera besterik ez dute ematen. Egoera hauek jasanezinak bilakatzen direnean gure senide eta lagunak protestarako eta salaketarako muturreko neurriak hartu behar izaten dituzte, gose grebak kasu. Hori gertatu da hil honetan estatu frantseseko Muret Seysses espetxean. Itziar Morenok eta Ruben Riverok gose greba bat burutu zuten, lehenak hamar egunetakoa, eta espetxe bereko kide ziren Oihana Garmendiak eta Julen Mujikak ere borroka burutu zuten, espetxeak Moreno eta Garmendiarekiko zuen jarrera salatzeko; eta bereziki Itziar Morenok jasandako erasoak salatzeko. Azkenean, borrokaldia amaitutzat eman zuten, Itziar Moreno espetxez mugitu zutenean.

Gure senide eta lagunekiko presioek ere ez dute etenik. Olga Sanzen kasuan bere haurraren jaiotza erabili zuten Villabonako espetxean, kolektiboa utz zezan presio egiteko erabili baitzuten; haurra kenduko ziotela mehatxatuz.

Senideok ere, senide hutsak izateagatik hainbat jarrera iraingarriak eta zigorrak jasan behar izaten ditugu, sakabanaketaren ondorio gogorrak jasaten jarraitzen dugun bitartean. Eta horren erakusle, sakabanaketaren ondorioz izaten ditugun istripuak; kasu honetan, Ibai Peña bisitatzera Teruelera zihoazen bi lagunek jasan zuten 2013. urteko bosgarren istripua.

Zenbait espetxetako egoera beti bezain gogorra izaten jarraitzen du; beste batzutan are gogorragoa bilakatu da; denetan, inoiz baino onartezinagoa. Ezinbestekoa da espetxe politika honen berehalako desaktibazioa.

“Presoak eskubideak dituzten subjektuak dira. Estatuak beraien giza eskubideak errespetatzeko eta errespetatuak izango direla bermatzeko betebeharra eta agindua dauka. ONUk eta Europar Batasunak espetxe politikaren inguruan onartutako oinarriak aplikatu beharko lizkieke presoei: zigorra euren jatorrizko herritik ahalik eta gertuen bete behar dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoerari irtenbide bat ematea edo zigorra beteta duten presoek askatasun eskubidea izatea.

Terrorismoaren aurkako borroka aitzakiatzat hartuta ezarri diren salbuespeneko neurriek ez dute justifikaziorik izango indarkeria dagoen garai batetik, indarkeria amaitu deneko garai baterarteko trantsizioan.” Bake Foroan biltzen den gomendioetako bat da honakoa. Badakigu estatu espainiarra eta frantziarra euskal preso politikoak eskubideak dituztela onartzetik oso urrun daudela, eta PPk gomendio hauen harira izan duen jarrera ikusita badakigu ez duela albo batera utziko mendekua bilatzen duen politika. Baina, guk euskal gizartearen lanean konfiantza osoa dugu.

Maiatzean beste gertakari larri baten berri ere izan dugu: Panaman lanean zegoela, Mikel Illarramendi preso politiko ohia hil zuten, dirudienez bera zegoen lekura lapurreta bat egitera joan zirenean. Eta Etxerat elkartetik bere senide eta gertukoei gure elkartasuna adierazi nahiko genieke.

Iturria: ETXERAT

__________________________________________________________________________

El informe recoge las incidencias recogidas durante el mes de mayo en las cárceles revelan que la política penitenciaria no registra cambio ni distensión alguna. A las duras condiciones de vida que esta política genera, se suman las actitudes de muchos funcionarios y funcionarias de prisiones, con carta blanca siempre para añadir tensionamiento, humillación y provocación en el día a día de las presos y presas políticos vascos. Una colaboración necesaria para endurecer, más si cabe, un régimen que solo contempla los derechos de las y los presos vascos para vulnerarlos. Cuando esta situación se hace insostenible, nuestros familiares y amigos encarcelados se ven abocados a medidas de denuncia y protesta tan duras y dificiles como puede serlo una huelga de hambre. En la prisión de Muret Seysses, en el Estado francés, Itziar Moreno y Ruben Rivero han realizado una huelga de hambre, que en el caso de Itziar fueron 10 días, y sus compañeros presos políticos Oihana Garmendia y Julen Mujika también estuvieron en lucha, por la actitud que tenía la cárcel con Garmendia y Moreno; y especialmente por las agresiones que sufrió Moreno durante esos días. Al final, finalizaron su lucha cuando Itziar fue trasladada a otra prisión.

Las presiones sobre nuestros familiares, amigos y amigas, tampoco conocen escrúpulos. La reciente maternidad de Olga Sanz fue el instrumento utilizado por la prisión de Villabona para presionar y atemorizar a Olga amenazando con quitarle al bebe si no abandonaba el Colectivo.

Por nuestra parte, podemos dar cuenta de que nuestra condición de familiares nos hace también objeto de trato vejatorio, castigos y sanciones mientras que los costos de la dispersión vuelven a quedar reflejados en un nuevo accidente, el quinto de este año, sufrido por los amigos de Ibai Peña cuando se dirigían a visitarle a la prisión de Teruel.

La situación actual es, en algunas prisiones, tan dura como siempre; en otras, más dura aún; en todas, más injustificable que nunca. Urge la desactivación de la actual política penitenciaria.

“Las personas presas son sujetos de derechos. El Estado tiene la obligación y el mandato de respetar y garantizar sus Derechos Humanos. En este sentido, los principios sobre política penitenciaria aprobados por la ONU y la Unión Europea deben ser la guía que oriente su situación, como son el derecho a cumplir condena cerca del lugar de origen del recluso, así como dar una solución a la situación de las personas presas gravemente enfermos o el derecho a la libertad de las que hayan cumplido su condena.

Las medidas excepcionales aprobadas bajo el pretexto de luchar contra el terrorismo dejan de tener justificación en un contexto de transición desde una situación marcada por la violencia a otra en la que ésta ha terminado.” Es una de las recomendaciones recogidas por el Foro por el Proceso de Paz. Sabemos que los estados español y francés están a años luz de querer admitir que las y los presos vascos son sujetos de derecho, y de las reacciones del PP a las recomendaciones de este Foro sabemos que no va a renunciar con facilidad a una política que no procura beneficios a la sociedad, pero si réditos en la política de la venganza. Pero confiamos plenamente en el trabajo de la sociedad vasca.

Este mes de mayo ha registrado otra triste noticia: el asesinato de ex – preso político,¡ Mikel Illarramendi, al parecer en el transcurso de un robo, cuando se encontraba trabajando en Panamá. A sus familiares y allegados desde Etxerat, nuestro calor y nuestra solidaridad.

Fuente: ETXERAT