nav-left cat-right
cat-right

Sevillako espetxeko hamaika euskal preso politikok gose greban/ Once presos políticos de la cárcel de Sevilla en huelga de hambre

Sevillako espetxeko hamaika euskal preso politikok gose greban/ Once presos políticos de la cárcel de Sevilla en huelga de hambre

(abajo en castellano)

Sevillako espetxean dauden euskal preso politikoek borrokaldi bat hasi dute gaur bertan [urriak 28], espetxean dituzten bizi-baldintzen salaketa egiteko. Bertan dauden hamahiru euskal preso politikoetatik hamaikak (Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul) gose greba mugagabea abiatu dute, eta beste bik (Javi Agirre eta Iñaki Arakama) arrazoi ezberdinengatik ez dute gose greba abiatu, baina, bat egin dute borrokaldiarekin.

Sevillako espetxean aspalditik bizi dute tentsio egoera gogor bat. Muturreko bizi-baldintzak jasaten dituzte: beti isolamenduko moduluan izaten dituzte; ez diete inolako aktibitaterik egiten uzten; patiora irteterakoan metal detektagailutik igaro arazteaz gain, ukimenezko miaketa egiten dizkiete gorputz osotik, noiznahi barrabilak edo zakila ukitzera helduz, tentsio une handiak bizi dituzte; Arkaitz Bellon euskal preso politikoak jipoia jasan zuen; aurrez-aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izan dizkiete; senideei ere miaketak egin izan dizkiete aurrez-aurrekora edo lokutorietara sartzeko eta honen ondorioz zenbait bisita galdu dituzte; eta abar luze bat.

Egunero pairatzen dituzten eskubide urraketa hauen aurrean, espetxeko zuzendariarekin bildu izan dira, baina, alperrik. Eta epaile zein espetxeetako idazkaritza orokorrari bideratutako kexa eta salaketek ere ez dute emaitzarik izan. Egoera honen aurrean borrokaldia hastea erabaki dute; helburua bizitza duin bat eta osasuna zaintzeko bermea eskuratzea da.

Iturria: ETXERAT

________________________________

Los presos políticos vascos que se encuentran en la cárcel de Sevilla hoy [28 de octubre] han comenzado una protesta para denunciar las condiciones de vida que tienen en esta prisión. De los trece presos políticos que se encuentran allí, once (Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo, Roberto Lebrero y Urtzi Paul) han iniciado una huelga de hambre indefinida, mientras que otros dos (Javi Agirre eta Iñaki Arakama) no han empezado la huelga de hambre por varias razones, pero también se han unido a la protesta.

En la cárcel de Sevilla hace tiempo que viven una situación de gran tensión, con duras condiciones de vida: siempre les mantienen en el módulo de aislamiento; no les dejan realizar actividades; cuando salen al patio primero pasan por un detector de metales, y después les hacen un cacheo de palpación por todo el cuerpo, incluso llegando muchas veces a rozar los testículos o el pene, creando momentos de gran tensión; el preso Arkaitz Bellon sufrió una agresión; después de los vis a vises les han solido realizar cacheos integrales (desnudandoles por completo); a los familiares también les han solido cachear antes de entrar al vis a vis o incluso para entrar al locutorio, y por consecuencia han perdido visitas; etcétera.

Ante esta vulneración de derechos que sufren todos los días, se han reunido con el director de la cárcel, pero, no ha cambiado nada. Incluso han dirigido quejas y denuncias tanto a jueces como a instituciones penitenciarias, pero, no ha tenido resultados. Por todo ello han decidido emprender esta protesta, con el objetivo de conseguir tener una vida digna y garantizar una adecuada asistencia médica.

Fuente: ETXERAT