Salhaketa

APEL, Presxs En Lucha kolektiboari babesa emateko Gasteizko talde berria.

23. noviembre 2020 admin_salaketa

Desde APEL (Apoyo Presxs En Lucha) hemos decidido organizar en Gasteiz un ciclo de solidaridad y debate en apoyo a lxs compañerxs de dentro y sus reivindicaciones, haciendo el primer acto público con una concentración el 28 de Noviembre, sábado, en la Virgen Blanca.

Azaro honetan espainiar estatuko kartzeletan ematen ari den Txandakako Gose Grebaren hirugarren hilabetea amaitu da.

«Presxs en Lucha» presoen kolektiboak bigarren urtez jarraian borroka mota hau aurrera darama. Modu honetan, kartzelaren eta haien zigorrak betetzen dituzten baldintzen aurkako protestak eta salaketak kolektiboki denboran luze irautea lortzen dute.

APELetik (Apoyo Presxs en Lucha) barruan dauden kideen eta haien aldarrikapenen aldeko elkartasun eta eztabaida ziklo bat Gasteizen antolatzea erabaki dugu, lehen ekintza publikoa kontzentrazio batekin eginez: Azaroak 28, larunbata, Andra Mari Zuriaren enparantzan. Kontzentrazioa hurbiltzera eta hurrengo deialdien inguruan informatuta egotera animatzen dute, jarraipen hori hedabide hauen bitartez egin daitekelarik:

  • Twitter: https://twitter.com/APresxs
  • Telegram: @apoyopresxsenlucha

Osasuna eta Askatasuna!!

Hemen APELen komunikatu osoa euskaraz eta gazteleraz.